LingMarket The Linguistic Data Market
Erregistratu nahi duzu? >> Pasahitza ahaztu duzu? >>
Laguntza
Galdeketak erantzuten 1. Galdeketa motak
Erabiltzaileak egin ditzakeen galdeketak Galdeketak atalean aurkituko dituzu.
Atal honetan erabiltzaileak egin ditzakeen galdeketen taula bat aurkituko du.
Galdeketa taula filtratzeko aukerak eskaintzen dira hasiak diren galdeketetan. Bukatu direnak izkutatzeko eta hizkuntzaren arabera filtratzeko ere aukera eskaintzen da.
Galdeketa mota hauek aurki daitezke aplikazio honetan:
  • Visual-Analog Rating Scale (VAS)
  • 5-point Likert Scale
  • 7-point Likert Scale
  • Yes/No Scale
“Visual-Analog Rating Scale (VAS)” galdeketetan entzuteko esaldi bat eta bi irudi (edo bi perpaus) ikusiko dituzu. Behin esaldia entzundakoan bi irudi hauetatik hoberen (edo biak berdin) zein deskribatzen duen erabaki beharko duzu eta eskalan markatu saguaren erakuslearekin klik eginez.

“5-point Likert Scale” eta “7-point Likert Scale” galdeketetan entzuteko esaldi bat eta irudi bat (edo perpaus bat) ikusiko duzu. Behin esaldia entzundakoan irudia zer neurritara arte ondo deskribatzen duen adierazi beharko duzu 1-5 edo 1-7 eskalan saguaren erakuslearekin klik eginez.

“Yes/No scale” galdeketetan entzuteko esaldi bat eta irudi bat (edo perpaus bat) ikusiko duzu. Behin esaldia entzundakoan esaldi horrek irudia deskribatzen duen ala ez (EGIA/GEZURRA) adierazi beharko duzu saguaren erakuslearekin klik eginez.

Galdeketa batzuk emandado erantzuna aldatzeko aukera eskaintzen dute.
Galdeketa batzuk erantzun denbora neurtzen dute.
Galdeketak erantzuten hastean bukatu arte jarraitzea komeni da. [Halere, galdeketak erantzun ahala emaitzak gordetzen direnez, erabiltzaileari beste momentu batean jarraitzeko aukera ere eskaintzen zaio].
Galdeketa baten erantzuna bukatu ondoren, ezingo da aldatu.
2. Galdeketak onartu
Gonbidapen bidez funtzionatzen duten galdeketak erantzun ahal izateko, gonbidapenak onartu behar dira.
Erabiltzaileak kudeatu
Erabiltzaileak gonbidatu daitezke eta hauei baimenak administratzaileak molda ditzake.
Erabiltzaileen datuak aldatu edo ezabatu ezkero, email bat bidaliko zaio aldaketen informazioarekin.
Erabiltzaile bat kudeatzerako orduan aukeratuko den hizkuntzaren eremua bidaliko zaizkion jakinarazpenaren hizkuntza aukeratzeko da.
Hizkuntzak kudeatu
Web aplikazioko itzulpen guztiak fitxategi batetan daude gordeak.
Itzulpenen hizkuntzak kudeatzeko aukera dago. Hizkuntza berriak gehitzeko aukera ere badago.
Hizkuntza berri bat gehitu aurretik, komeni da itzulpen fitxategia jaistea eta hizkuntza berriari dagozkion itzulpen guztiak egitea.
Itzulpen fitxategia jaisteko eta igotzeko aukera eskaintzen da. Arazorik balego, hizkuntza fitxategia berrezartzeko aukera ere eskaintzen da.
Kontua
Erabiltzaileak bere kontua, pasahitza eta dituen baimenak kudea ditzake hemen.
Kontua ezabatzeko aukera ere hemen aurkitzen da.
Kontaktua
Inolako arazorik izanez gero gurekin harremanetan jar zaitezke Kontaktua eremuan.