LingMarket The Linguistic Data Market
Erregistratu nahi duzu? >> Pasahitza ahaztu duzu? >>
Galdeketak erantzun
Galdeketak erantzun nahi dituzu?
Galdeketa mota hauek aurkitu daitezke aplikazio honetan:
  • Visual-Analog Rating Scale (VAS)
  • 5-point Likert Scale
  • 5-point Likert Scale
  • Yes/No Scale
“Visual-Analog Rating Scale (VAS)” galdeketetan entzuteko esaldi bat emango zaizu eta bi irudi (edo bi perpaus) ikusiko dituzu. Behin esaldia entzundakoan bi irudi hauetatik hoberen (edo biak berdin) zein deskribatzen duen erabaki beharko duzu eta eskalan markatu saguaren erakuslearekin klik eginez.

“5-point Likert Scale” eta “7-point Likert Scale” galdeketetan entzuteko esaldi bat emango zaizu eta irudi bat (edo perpaus bat) ikusiko duzu. Behin esaldia entzundakoan irudia zer neurritara arte ondo deskribatzen duen adierazi beharko duzu 1-5 edo 1-7 eskalan saguaren erakuslearekin klik eginez.

“Yes/No scale” galdeketetan entzuteko esaldi bat emango zaizu eta irudi bat (edo perpaus bat) ikusiko duzu. Behin esaldia entzundakoan esaldi horrek irudia deskribatzen duen ala ez (EGIA/GEZURRA) adierazi beharko duzu saguaren erakuslearekin klik eginez.

Galdeketa batzuk emandako erantzuna aldatzeko aukera eskaintzen dute.
Galdeketa batzuk ez dute emandako erantzuna aldatzea baimentzen.
Galdeketa batzuk erantzun denbora neurtzen dute.
Galdeketak erantzuten hastean bukatu arte jarraitzea komeni da. [Halere, galdeketak erantzun ahala emaitzak gordetzen direnez, erabiltzaileari beste momentu batean jarraitzeko aukera ere eskaintzen zaio].

Zalantzarik izanez gero Laguntza atalera joan.
Kontsultaren bat izanez gero Kontaktua atalera joan.
Esperimentuetan parte hartu nahi baduzu, erregistratu zaitez.